Bilatzailea:

Hasiera

Berriak

Zerbitzu anitzetako ofizialen lanpoltsa eratzeko epea zabalik

Enplegua   2025/03/26

Zerbitzu anitzetako ofizial plazan sor daitezkeen hutsuneak betetzeko izen-ematea zabalik martxoaren 27tik apirilaren 9ra bitartean, biak barne.
ESKAERA ORRIA ATXIKITA.

Hautagaiek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

— Espainiar nazionalitatea izatea, hargatik eragotzi gabe Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 57. artikuluan xedatutakoa.

— Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.

— Hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.

— Diziplina-espediente baten bidez edozein administrazio publikotako edo autonomia-erkidegoetako organo konstituzional edo estatutarioetako zerbitzutik bereizita ez egotea, eta ebazpen judizial baten bidez enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia ez izatea, funtzionario-kidegoan edo - eskalan sartzeko, edo, lan-kontratuko langileen kasuan, bereizi edo desgaitu duten unean betetzen zituzten eginkizunen antzekoak betetzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, desgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta bere estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragozten duen diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea.

— Eskatzen den titulazioa izatea (goi-mailako teknikariaren titulua).

— B+E motako gidabaimena izatea agiriak aurkezteko epea amaitzen denean.

— 2. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea izatea.