Bilatzailea:

Hasiera

Berriak

OIN-HARRIAK ADINEKOEN ELKARTEAREN ESKAINTZA EGOKITZEKO INKESTA

Adinekoak   2025/02/19

Erantzunek hobekuntza plana diseinatzen lagunduko dute.

Ormaiztegiko adineko pertsonen Oin-harriak elkarteak, Ormaiztegiko Udalarekin lankidetzan, 60 urtetik gorako ormaiztegiarrek elkarteari buruz duten iritzia ezagutu nahi du, horrela, adin tarte horretan Ormaiztegiko gizarte, kultura, kirol eta prestakuntza jarduera dinamizatu eta zerbitzu eta/edo jarduera egokiak hobetu eta eskaini ahal izateko.

Astean zehar Elkarteko kideek inkesta bat postontzietan banatuko dute Ormaiztegiko 60 urtetik gorako pertsonen iritzia eta hobetzeko iradokizunak jasotzeko. Horietako bat bazara, eskertuko genizuke 2 minutu ematea inkesta betetzen.

Paperean bete daiteke eta, ondoren, udaletxeko postontzian utzi edo udaletxeko bulegoetan, Estankoan edo Erretiratuen Etxean entregatu.

Online ere bete dezakezu, esteka honetatik inkestara sartuta:

GALDETEGIA

ZURE EKARPENAK GARRANTZITSUAK DIRA GURETZAT