Iraunkortasuna 2025/02/11
EZAGUTU ZURE TEILATUAREN AUKERAK ETA AURREKONTUA
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eraikinen estalkiek plaka fotovoltaikoak instalatuz energia berriztagarria sortzeko duten ahalmena ezagutzea ahalbidetzen duen tresna berri bat jartzen du guztion eskura. Tresna honen helburuak honako hauek dira: trantsizio energetikoa bultzatzea energia berriztagarrien autokontsumoa sustatuz, udalerrietan energia berriztagarrien ekoizpena handitzea, karbono-aztarna murriztea, autokontsumo partekatuaren bidez sorkuntza banatua sustatzea eta herritarren faktura elektrikoetan aurreztea lortzea. Familia, enpresa eta denda txiki guztiak sar daitezke bertara, beren teilatua instalazio bat egiteko egokia den jakiteko eta instalatu litezkeen plaka kopuruaren, gutxi gorabeherako urteko sorkuntzaren, gutxi gorabeherako aurrezkiaren eta instalazio horren amortizazio-epearen lehen kalkuluak egiteko, besteak beste. Hona hemen esteka: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ingurumena/eguzki-potentzialaren-mapa Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte harremanetan OTC Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoarekin, [email protected] helbidearen bidez edo honako telefono hauetan: 943 112 713 // 747 434 246.
Eskerrik asko,
|