Adinekoak 2024/10/23
Ormaiztegiko Oin-Harriak jubilatuen elkarteak, San Andres Herri Eskolarekin elkarlanean, ikasturte berri honetako Ttipi-Ttapa proiektuaren belaunaldiarteko lehen irteera osatu berri du.
2023-24 ikasturtean hasitako lankidetza egitasmoak jarraipena izango du ikasturte berri honetan, zortzi txango bateraturekin. Hilean behin izango da, gutxi gorabehera, eta aldi bakoitzean maila bateko eta besteko ikasleek hartuko dute parte.
Bestalde, Oin-Harriak elkarteak joan den urriaren 9an egin zuen Ttipi-Ttapako lehenengo irteera, eta hogei bat lagunek parte hartu ohi dute bertan.
Ormaiztegiko Ttipi-Ttapa taldeak asteazkenero izaten du hitzordua 10:00etatik aurrera eta normalean urrian hasten dute ikastaroa, ekaina amaiera arte.
Argazkia: Ione Usabiaga Arratibel. Belaunaldiarteko Ttipi-Ttapa taldea 2024ko urriaren 23an.